Zerrenda / Grid

BBK Klima

BBK Fundazioa
#Jasangarritasuna
+

Urdaibai Biosfera Erreserban (Bizkaia) kokatutako 80.000 metro karratuko esperientzia-parke handi baten kontzeptualizazioa, entretenimenduaren bidez ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko.

Nor da nor?

dot.
#Jasangarritasuna
+

Nor da nor klima aldaketan? Ezagutu klima-aldaketaren aurkako lider nagusien erronkak eta lorpenak XXL formatuzko jolas kolaboratibo batean.

quien-es-quien-portada

Dëna Diversity

Dëna Toys
#Aniztasuna
+

Jostailuek giza aniztasunari buruz hitz egiten laguntzen digute jolasaren bidez, naturalizatuz eta haurtzarotik errespetatuz. Horrela, munduko edozein tokitan enpatia eta tolerantzia lantzeko jostailu bat sortu dugu.

KIMO

Elexalde
#Enpresen hazkundea
+

KIMO Elexalde-rentzat sortutako marka eta produktu-lerro berria da. Zura fabrikatzen duen enpresa da Elexalde, eta 50 urte baino gehiagoko esperientzia du ontzigintzan eta Espainiako eta nazioarteko marka ezagunentzako altzariak fabrikatzen.

kimo-portada

Top Manta

Top Manta
#Eragin soziala
+

"Inor ez da ilegala" lelopean, Bartzelonako Saltzaile Ibiltarien Herri Sindikatuak, Playground Do-rekin elkarlanean, kaleko saltzaileek eurek zuzendutako lehen moda bilduma plazaratu zuen. dot.etik, salaketa sozialeko produktu enblematiko bat sortzen laguntzen dugu: manteroaren manta. Ekimen honek saltzaile ibiltarien sormena eta erresilientzia nabarmentzeaz gain, komunitatean dituzten eskubide eta ekarpenen inguruan sentsibilizatzen du.

top-manta-portada

Orbea

Orbea
#Berrikuntza
+

Orbea enpresarekin batera, bere errepide gamaren estrategia estetikoa diseinatu genuen, non goi mailako bizikleten garapenerako ikuspegi bateratua sortu genuen.

Eroski EKINN

Eroski
#Kultura eraldaketa
+

dot., MIK eta Mondragon Unibertsitatea lankidetzan aritu ziren Eroskiren egoitzako pertsonek osatutako barne-ekintzailetzako talde batekin, eta EKINN sortu zuten, konpainiaren berrikuntza-ekosistema. Proiektuan berrikuntza-estrategia, hari euskarria ematen dion sistema, eta inpaktu-soluzioak sortzen laguntzeko indartu beharreko kultura-ezaugarriak zehaztu ziren.

ekinn-portada

Cemosa Soul

Cemosa
#Berrikuntza
+

Cemosa papergintzako enpresa bat da, eta zelulosa moldekatuko ontziak egiten ditu. dot.en bere produkturik ikonikoenetako bat diseinatzen lagundu dugu, supermerkatuen %90ean dagoena.

cemosa-portada

Didheya

Didheya
#Enpresen hazkundea
+

Didheya enpresak altzairu herdoilgaitzezko heldulekuak eta osagarriak garatzen ditu altzarien eta garraio publikoaren sektorerako. Proiektuan, aukera-eremuak aztertu genituen, haien prozesuen balio erantsia nabarmentzeko eta produktuei funtzionaltasun teknologiko berriak emateko.

didheya-portada

Pernod Ricard

Pernod Ricard
#Enpresen hazkundea
+

Queca dot.ek Pernod Ricard Winemakers Spain-entzat garatutako sangria premium bat da, ardoaren merkatua kontsumitzaile berrietara hurbiltzeko helburuarekin.

Petrucha

Petrucha
#Jasangarritasuna
+

Petrucha oinetakoen marka bat da, 2014an Alicanten (Espainia) sortu zena, produktu bat artisau-eran egiteko ikuspegiarekin, eta jasangarritasun-estandar zorrotzenen pean, baina packagingaren industriak erronka asko ditu oraindik horiek lortzeko.

petrucha-portada

OBE Hettich

Hettich
#Enpresen hazkundea
+

Hettich-ek, altzarien sektorerako burdineriaren fabrikazioan liderra den enpresak, bere balio-proposamena berrinterpretatu behar zuen, bere ezagutzaren, produktuen eta zinematikei aplikatutako teknologien bidez merkatu berrietara iritsi ahal izateko. Eraldaketa proiektu honen bidez, enpresak sektore jakin batean osagarri produktuak eskaintzetik bere sistemek eskaintzen dituzten esperientziak sektore estrategiko berrietara zabaltzera egin zuen jauzi, konpainiaren etorkizunerako giltzarri diren sektoreetara.

Berrikuntza-laborategiak

dot.
#Berrikuntza
+

Azken urteotan, berrikuntza-laborategien gorakada bizi izan dugu, aurre egin beharreko erronka berrietarako irtenbide eraldatzaileak modu arin eta kolaboratiboan esploratzeko eta sortzeko ingurune gisa.

DTS_new_studio_Daniel_Farò_Photos_ID5610

Biomimesia

dot.
#Berrikuntza
+

Produktu baten diseinuaren edozein betekizun funtzionalek bere ispilua aurki dezake naturak berak lehenago ebatzi duen moduan. Biomimesia diseinurako analisi-unibertso liluragarri baten leihoa da.

My Xplorer Quiz

Eroski Viajes
#Berrikuntza
+

Gehienoi bidaiatzea gustatzen zaigu, baina galdetu al diozu zeure buruari zein bidaiari mota zaren? My Xplorer Quiz-ek hori aurkitzera gonbidatzen zaitu, munduan zehar bidaiatzen duten pertsona ospetsuen analisi bakar baten bidez, mundua esploratzeko dituzun zaletasun eta ohituretan oinarrituta.