BBK Klima | Ingurumen-sentsibilizaziorako lehen parke esperientziala
BBK Klima | Ingurumen-sentsibilizaziorako lehen parke esperientziala
↗ Jasangarritasuna
Urdaibai Biosfera Erreserban (Bizkaia) kokatutako 80.000 metro karratuko esperientzia-parke handi baten kontzeptualizazioa, entretenimenduaren bidez ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko.
- Jasangarritasuna
- Eragin soziala
- Negozio-estrategia
- Produktu eta zerbitzuen diseinua
- Narratiba berriak
- Aldaketarako hezkuntza
Erronka: Naturarekin sinergian familia-esperientzia berriak sortzea
Soluzioa: Entretenimenduaren eta ikaskuntza inkontzientearen oroipengarritasuna
dot.en iraunkortasunaren narratibak transmititzeko modurik onena entretenimendua eta ikaskuntza inkontzientea dela uste genuen. Horrela, BBK Klima estrategia kontzeptualizatu genuen, naturarekin sinergian dagoen esperientzia-parkea, hiru arlo edo erronka nagusiren inguruan sentsibilizatzera bideratua: ura, elikadura eta energia-mugikortasuna.
Proiektuan, erronka bakoitzari lotutako esperientzia espezifikoak diseinatu dira, espazioan zehar banatutako jokoen bidez, taldean gainditzeko kontzeptualizatuta, ingurumen-erronkak bezala.
Narratiba hauek txikien hizkuntza eta kode naturaletara itzultzeko, DIWO Unibertsoa sortu dugu, BBK Klima esperientzia osoa gidatzen duten izaki txiki animatuak, bizimodu jasangarri berriak inspiratzen dituztenak eta parkearen diskurtsoa bere ateetatik haratago mugiarazten dutenak, etxeetan eta familietan eraginez.
BBK Klima parkea errealitate bat da 2021az geroztik, eta urtero eboluzionatzen du, parkean landutako erronkekin lotutako mezuak eta hezkuntza-materialak helarazten dituzten aisialdi-esperientzia berriak barneratuz. Esaterako, negutegi puzgarria sasoiko produktuei eta tokiko ekoizpenari buruz hitz egiteko, domo geodesikoa esperientzia murgilgarriak eta zentzumen anitzekoak bizitzeko edo klima aldaketari lotutako escape room bat.
Inpaktua: BBK Klima datutan
- Jasangarritasuna
- Eragin soziala
- Negozio-estrategia
- Produktu eta zerbitzuen diseinua
- Narratiba berriak
- Aldaketarako hezkuntza