OBE Hettich | Aldakortasuna merkatu berrietara iristeko balio-proposamen gisa

Enpresen hazkundea

Hettich-ek, altzarien sektorerako burdineriaren fabrikazioan liderra den enpresak, bere balio-proposamena berrinterpretatu behar zuen, bere ezagutzaren, produktuen eta zinematikei aplikatutako teknologien bidez merkatu berrietara iritsi ahal izateko. Eraldaketa proiektu honen bidez, enpresak sektore jakin batean osagarri produktuak eskaintzetik bere sistemek eskaintzen dituzten esperientziak sektore estrategiko berrietara zabaltzera egin zuen jauzi, konpainiaren etorkizunerako giltzarri diren sektoreetara.

OBE Hettich
Hettich
  • Enpresen hazkundea
  • Berrikuntza
  • Negozio-estrategia
  • Produktu eta zerbitzuen diseinua

Erronka: Nola pasatu produktu osagarriak saltzetik esperientzia berriak eskaintzera?

OBE Hettich bezalako ekoizpen-enpresa espezialistek, normalean, berrikuntza-ereduak beren produktuen optimizazioari bideratzen dituzte, enpresa prozesuetan eta produktuetan espezializaziora eramanez.

Dena den, merkatuko aldaketen eta ezegonkortasunen aurrean, produktuek eskari-krisiak jasaten dituzte, eta hauxe, enpresaren etorkizuna bera arriskuan jartzen du. Egoera hauek epe luzerako ikuspegia eskatzen dute, aukera berriei erantzuteko gaitasunarekin.

dot.en, OBE Hettich-en barne-ekintzaile taldeari lagundu diogu, bi urte baino gehiagoko prozesu batean. Enpresaren prozesuak, eginkizunak eta taldeak zehatz-mehatz ezagutzen, bere produktu teknikoek ematen dituzten indargune nagusiak ikertzen eta sektoreko aukera berriak aztertzen.

Era berean, talde bat aktibatu genuen, erakundea eraldatzeko berrikuntza estrategia berri bat zuzentzeko.

hettich-grafica

OBE Hettich-en aro berria bere balio-proposamenaren formulazio desberdin batetik abiatzen da. Horrela, teknika, zinematika eta esperientzia enpresaren narratiba beraren parte dira, eta horri esker, konpainiaren eta produktuen onurak sektore eta operadore berrietara eraman ahal dituzte, oraindik ez baitzuten haiekin lan egin. Ez bakarrik produktu osagarrien hornitzaile gisa, baizik eta zinematika konplexuetan espezializatutako talde berritzaile gisa.

Soluzioa: OBEKinematics, espazioen aldakortasuna, gure merkatu aukera

Proiektuak OBEKinematics izeneko barne Berrikuntza Laborategia sortu zuen, aldakortasunaren inguruan esploratzeko. Bertan, sektore ezberdinetako produktuen eta espazioen mugak aztertzen dira, enpresaren ezagutza eta esperientzia sistema zinematikoak aplikatuz.

Espazio honetan, bi aldakortasun-mota lantzen dira, arlo desberdinak garatzen dituztenak:

Produktuaren aldakortasuna: Produktu ezberdinetan nagusi diren sistema zinematikoak egokitzea, produktuen gaitasunak eta funtzionaltasunak zabaltzeko.

Espazioen aldakortasuna: Sistema zinematikoak espazioetara egokitzea, espazio ezberdinen erabilgarritasunak zabaltzeko, hauek eman ditzaketen esperientziak aztertuz.

Aldakortasunaren analisian aitzindariak

Proiektuak OBE Hettich enpresa aldakortasunaren azterketan aitzindari gisa birkokatzea lortu du. Horrela, herrajeek ematen dituzten balio estrategikoak dimentsio berri bat hartu du bezeroarentzat, mugimendu eta esperientzia berrien ahalbidetzaile bihurtuz.

Aldakortasunaren ikuspegi honek, harrera ona izan du orain arte landu gabeko sektore batean: automobilgintzan. OBE Hettich-en bazkide estrategiko bat ikusi baitute automobilen barruko mugimendu sortzeko. Espazio honetan, etorkizuneko erronka berriak dituzte, hala nola autopilotajea, espazioaren optimizazioa edo segurtasuna. Aukera horietan guztietan, aldakortasuneko irtenbide berriak inplementatu ahal izango dira.

hettich-5
“OBEKinematics-en altzarietan eta etxetresna elektrikoetan lortutako esperientzia eta ezagutza guztia mugikortasun berrirako zinematika sortzeko eta fabrikatzeko aplikatzen dugu. Autoetan, kamioietan, autobusetan edo itsasontzietan, mugimendu-gailu guztiek OBEKinematics zigilua eramango dute”.

OBEKinematics-ek enpresaren antolakuntza eraldatu du, ekoizpen-planta hobetuz, berrikuntza-rolak zabalduz, eta showroom-espazio berriak sortuz, non aldakortasuna gailentzen den.

KIMO | Altzari-linea berria eta estaldura-soluzioak

kimo-portada

Didheya | Diseinu inklusiboa hiri-ingurune publikoetan

didheya-portada

Eroski EKINN | Berrikuntza-ekosistema retail-ean

ekinn-portada