xplora-portada

XPLORA | Bidaiari berriekin konektatzeko estrategiak

Enpresen hazkundea

Etengabe aldatzen ari den ingurune batean, bidaia- eta aisialdi-merkatua aldaketa esanguratsuak izaten ari da kontsumitzaileen portaeretan, bereziki ohiko bidaia-agentzietan lehentasun gutxiagoko aukera bat ikusten duten gazte digitalen artean. Eraldaketa horrek bultzatzen gaitu haien bizimoduak eta nahiak hobeto ulertzera, hala nola ikasteko, errealitate berriak esploratzeko eta esperientziak partekatzeko nahia.

XPLORA
Eroski Viajes
  • Enpresen hazkundea
  • Ekintzailetza
  • Negozio-estrategia
  • Narratiba berriak

Erronka: Nola pasa gaitezke bidaiak saltzetik tokiko bizimoduak hurbiltzera?

Bidaia- eta aisialdi-kontsumitzaileen merkatuan etengabe sortzen dira joko-arau tradizionalak aldatzen dituzten jokabide berriak. Hainbat erabiltzaile-segmentu daude, gazteak eta digitalak batez ere, eta horientzat ohiko bidaia-agentziak ez dira lehentasunezko aukera.

Bidaiak planifikatzeko eta kontratatzeko moduaren aldaketak hainbat bizimodu eta bizi-asmo ulertu nahi izatera garamatza, hala nola ikasteko, errealitate berriak esploratzeko eta bizipenak beste pertsona batzuekin partekatzeko beharra.

Soluzioa: Esperientzia pertsonalizatu berri bat kontsumitzaile digital batentzat

XPLORA Eroski Bidaiak agentziaren marka bat da, publiko gaztea erakartzeko diseinatua, baina, batez ere, esperientzia harrigarriak, ingurune paregabeak eta partekatzeko uneak nahi dituena. Pertsonen energia aktibatzea du helburu, leku eta esperientzia berriak deskubritzera gonbidatuz.

Ikuspegi nagusiki digitalarekin, XPLORAk harreman berria ezarri nahi du bere bezeroekin, erabiltzaile bakoitza hobeto ulertuz, haiekin modu autentikoan konektatuz eta balio-proposamen pertsonalizatua eskainiz.

Marka posizionamendua eta narratiba berriak

Manifestua eta marka-asmoa diseinatzen ditugu, konpondu nahi ditugun tentsioetatik eta gure xede-publikoan aktibatu nahi ditugun asmoetatik abiatuta; horrela, nortasun berezia, inspiratzailea eta berritzailea sortzen dugu XPLORA kontzeptuarentzat. Bidaiatzearen kontzeptutik esperientziak bizitzearen kontzeptura eboluzionatzea dugu helburu.

Narratiba berri honek, erabiltzaileekin konexio emozionala ezartzeaz gain, gure asmoa partekatzen duten beste marka batzuk erakartzen ditu.

Esperientzia digitalaren diseinua

Esperientzia konektatua eta pitzadurarik gabea sortu dugu, erabiltzaileengan pentsatuz diseinatua. Esperientzia digital hau online zein denda esperientzialean zabaltzen da, non interakzio puntu guztiak definitu diren, erabiltzailearengan deskubritzeko, esploratzeko eta bidaiatzeko energia aktibatzeko. Horrela, erabiltzaileak XPLORArekin inspiratu, planifikatu eta bidaiatu dezake.

XPLORAren asmo berriak bidaia-agentzia batean ohikoak ez diren interakzio-puntuak diseinatzera eraman gaitu, balioa sortuz eta pertsonentzako garrantzitsuak diren beste une batzuetan presente egonez.

Marka-aktiboen garapena

Interakzio-puntu bakoitza diseinatzen dugu, une desberdinetan erabiltzaileen arreta erakartzeko, baliabide grafiko eta digital berritzaileak erabiliz, baita haiekin emozionalki konektatzen duten edukiak ere. Elementu horien bidez, marka koherente bat sortzen dugu, bere asmoarekin bat datorrena.

Marka aktiboek XPLORA manifestuaren bideoa, webgunea, My Xplorer quiza, sare sozialetarako edukiak, berripaperak eta bezeroarentzako dokumentazioa biltzen dituzte.

xplora-1

Funtsezkoa da esperientzia pitzadurarik gabe diseinatzea, erabiltzaileak eroso ibil daitezen mundu analogikoaren eta digitalaren artean. Marka aktibo horiek guztiak denda fisikoaren esperientzian txertatzea erronka garrantzitsua izan da. Ahalik eta emaitzarik onena lortzeko, ezinbestekoa izan da proiektuan parte hartzen duten beste agentzia batzuekin lankidetzan aritzea, hala nola Flow eta Minube agentziekin.

Big Data: Bezeroaren ezagutza

Gure bezeroen portaerak etengabe ezagutzea funtsezkoa da haiek hobeto ulertzeko eta esperientzia pertsonalizatuak eskaintzeko, haien beharretara eta bizi-unera egokituak.

Gure helburua beraien bizitzetan presente egotea da, beraien Xplorer esperientziarako neurrira egindako soluzioak eskainiz. Mondragon Unibertsitatearekin eta XPLORArekin elkarlanean, datuak gomendatzeko eta biltzeko sistemak diseinatu eta automatizatu ditugu, bezeroaren informazioa ahalik eta gehien aprobetxatuz balioa sortzeko eta interakzio bakoitza pertsonalizatzeko.

My Xplorer Quiz | Ezagutu zure nortasun bidaiaria

Eroski EKINN | Berrikuntza-ekosistema retail-ean

ekinn-portada

Pernod Ricard | Ardoaren merkatu berriak