Ane Eguiazabal
Produktu Diseinuko arduraduna eta Bazkidea
Ingeniaritzan duen prestakuntzari eta produktu fisiko eta digitalen xehetasunezko diseinuan dituen gaitasun bikainei esker, Anek prozesu ingeniariak eta metodologia sortzaileak konbinatzen dituzten priektuak lideratzen ditu eragin handiko emaitza ukigarriak lortzeko. Anbibalentzia eta aldakortasun horri esker, Anek proiektuen mikro testuinguruak menperatzen ditu, eta hainbat sektoretako proiektuek eskatzen dituzten formatu fisiko eta digitalak eraginkortasun handiz ebazten ditu. Jostailuen diseinu fisikoa segurtasun irizpide zorrotzekin, pertsonaien 3D animazioak, forma parametrikoak dituzten produktu industrialak edo arkitektura espazialak. Anek bere trebetasunak eta softwareak konbinatzen ditu, inpaktu bisual eta funtzional handiko emaitza paregabeak lortzeko. dot.en sartu aurretik, Anek produktu-diseinuko eta ingeniaritza mekanikoko proiektu garrantzitsuetan lan egin zuen, eta identitate handiko lan grafiko ugari garatu zituen. Ane xehetasunekiko sentsibilitate handia duen profesionala da, erreferentzia eta kultura bisual zabala baitu. Diseinurako tresna eta metodo berriak ikasteko eta dot.en proiektuen kalitatea areagotzeko diziplina eta konpromiso etengabea mantentzen du.
Sortzaileentzako Programazioa Masterra
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua