Ana Gazpio

Ekosistemen diseinatzailea eta Bazkidea

Ana Gazpio

Anak diseinu industrialeko prestakuntza du, eta bere ibilbidean zehar berrikuntza sozialaren alorreko metodologiak eta tresnak barneratu ditu. Horren ondorioz, Ana eragile-ekosistemak ehundu eta aliantza publiko-pribatu berriak sortzeko bitartekari izan da eta helburu amankomun batekin lerrokatutako balio-kate hibrido berriak sortzea bideratu du. Proiektuen ikuspegi sistemiko horretatik produktu, zerbitzu eta narratibak sortzeko, inplikatutako eragileen beharrei erantzuteaz gain, ongizatearen eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruko standarrak betetzeko gakoak bere aktibismo eta enpatiatik ekartzen ditu Anak. Inpaktu-ikuspegi hau da dot.eko bezero estrategikoek proiektuen garapenean bereizgarritzat jotzen duten giltzetako bat. dot.eko parte izan aurretik, Anak Erresuma Batuan klima aldaketarekin lotutako proiektu interesgarrietan parte hartu zuen, Angelica Barco Studio-n kolaboratu zuen, non inpaktu positiboa sortzeko helburua duten marken eraikuntza eta sistema konplexuen irudikapen bisuala ikasi zituen, eta Aguirre Lehendakaria Centerren (ALC) parte izan zen Gizarte Berrikuntzako plataformak sortuz, lurralde jakin bateko erronka sozial korapilatsuei aurre egiteko, besteak beste. Lankidetzaren eta entzutearen defendatzaile sutsua da, erronka komunak lortzeko eta bidezko trantsizioak sortzeko ezinbesteko bidea baita. dot.en "Etorkizunen Azterketan" (Future Studies) lantzen ditu eta bertan teknologia berrien, diseinuaren eta narratiba berrien arteko elkargune perfektua aurkitu du Anak. Metodologia hasiberri horiek egokitzen jakin du, eta baita hainbat sektoretako bezeroei aplikatutako berrikuntza prozesu bihurtzen ere. Horrela, begirada zabaltzen eta driver estrategiko garrantzitsuak aurkitzen laguntzen die, eta horiek, gainera, dot.-eko proiektuetan aplikatu ditugu testuinguru zaurgarrietan. Leku hauetan etorkizuneko (edo etorkizunetako) imajinario desiragarriek, irudimenak eta sormenak biztanleriaren garapen pertsonal eta komunitariorako dimentsio erabakigarria dute.

  • Prospektiba eta Analisi Estrategikoko Ikastaro Aurreratua
  • Zerbitzuen Diseinuan Espezializatzeko Ikastaroa
  • Produktu, Interiorismo, Komunikazio eta Diseinu Ekosozialari buruzko ikastaroa
  • Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua

Olatz Ibarretxe

Sormen-zuzendaria eta Sortzailekidea
Iñigo Blanco

Nazioarteko Negozioen garatzailea eta Sortzailekidea
Irune Gonzalez

Zerbitzu Diseinuaren arduraduna eta Sortzailekidea
Oskar Santamaria

Diseinu Estrategikoaren arduraduna eta Sortzailekidea
Eneko Izquierdo

CEO, Negozioen Berrikuntzako zuzendaria eta Sortzailekidea
Ane Eguiazabal

Produktu Diseinuko arduraduna eta Bazkidea
Paula Jimeno

Diseinatzaile Estrategikoa eta Bazkidea
Maider Armentia

Diseinatzailea
Braulio Gómez

Ekonomia eta Gizarte Zientzietako Doktorea